Albisteak

 

Gordexolako Udalak whatsApp eta e-mail bidezko doaneko udal informazio zerbitzua abian jarri du. Zerbitzu berri honen xedea Udalaren eta gordexolarren arteko komunikazioa hobetzea da.

Zure sakelako telefonoan edota ordenagailuan udal informazioari buruzko mezuak jasotzeko, galdetegia bete behar duzu, paperezkoa zein web orri honetan aurkituko duzuna (paperezko galdetegia Lucio Beraza Kultur Etxean edo udal bulegoetan eskura daiteke).

Galdetegia modu batean zein bestean bete ondoren, mezuak whatsApp bidez jasotzea hautatu baduzu, Gordexola Info zerbitzuaren ongi etorri mezua jasoko duzu. Ondoren telefono zenbaki hori zure kontaktuetan gorde behar duzu, mezuak jasotzen jarraitzeko. Informazioa e-mail bidez jasotzea hautatu baduzu, ez duzu besterik egin behar izango, zuzenean jasoko dituzu e-mailak.

Galdetegia bete