Albisteak

 

Azalpena:

Kanpaina honekin gurasoak sentiberatu nahi dira hizkuntza geroratzearen garrantziaz. Familiaren eraginaz gain, seme-alabentzat aukeratzen den irakaskuntza ereduak ere garrantzi handia du hizkuntzaren ondorengoetaratze edo transmisioan. Horregatik bultzatzen da D eredua etxeetara bidaltzen den informazio gutunean.

Horretarako, etxeetara informazio gutuna bidali da.

Hartzaileak:

Eskolatze garaian dauden umeen gurasoak.

Informazio osagarria:

  • Kanpaina hau ALKARBIDE bilgunearen (Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea) koordinazioari esker Bizkaiko hainbat herritan jarri da martxan, eta beste batzuen artean Gordexolan ere.
  • Urtero-urtero Gordexolan erroldatutako 2 urteko umeen etxeetara informazioa bidaltzen da.
  • Gurasoei hezkuntza sareko eskolatze-ereduen berri ematen zaie euskarazko irakaskuntzaren alderdi onak azpimarratuta.

Informazio hau bidaltzen zaie:

    • D ereduaren abantailak eta onurak zeintzuk diren.
      Oparitxoa: kanpainarekin zerikusia duen oparitxoren bat (arkatza, neurgailua, puzzlea...)

Sartu euskararen dimentsioan egitasmoak Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza- oinarritzat hartzen ditu.

 Euskararen dimentsioa (PDF 370KB)