Albisteak

 

Dakizunez, badira urte batzuk Enkarterrin Berbalagun egitasmoa martxan jarri zenetik. Urte hauetan batzuk ere izan dira Gordexolan berbatalde bat sortzeko egin ditugun saiakerak, alferrik baina. Hau guztia dela eta, Gordexolako berbalagun batzuk talderik gabe geratu dira edo inguruko beste herri batera joan behar izan dute euskara praktikatzeko edo euskaraz bizitzeko.

Hori dela eta, mezu honen bidez gure leloarekin batera (Praktikatu eta bizi) egiteko deia egin nahi dizuegu Gordexolako lagunoi eta zuen herrian ere Berbalagun egitasmoa martxan jarriz euskarari eremu berriak ematera gonbidatu nahi zaituztegu.

Beraz, ez galdu denbora gehiago eta eman izena ahalik eta lasterren!

Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Whatsapp)

Kartela (PDF 278KB)