Albisteak

 

Gordexolako Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du Bartzelonan eta Cambrilsen izandako atentatuen aurrean. Gordexolako Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.

Gordexolako Udalak 5 minutuko elkarretaratze isilera deitu ditu herritarrak gaur, ostirala, abuztuak 18, eguerdiko 12:00etan, udaletxearen aurrean, atentatu hau gaitzesteko eta elkartasuna adieraziko asmoz.

Gordexolako Udaletik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Bartzelona eta Cambrils hiriei, une latz hauetan.

Bandoa (PDF 48KB)