Albisteak

 

Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak datozen bost urteetarako (2018- 2022) Euskararen Plan berria egin behar du, eta lan hori herritarrekin batera egin nahi du.

Planak, aurrekoek bezalaxe, Enkarterrin geure hizkuntza normalizatzea du helburu eta oso garrantzitsua da herriko eragile eta norbanakoek parte hartzea, proiektuak arrakasta izan dezan gizartean.

Hortaz, lan-saioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu; Enkarterriko herritar guztien bizipen, proposamen eta hausnarketak lagungarriak izango direlakoan, euskalduna izan zein ez.

Lan-saioak irekiak eta parte hartzaileak izango dira eta bertan Enkarterriko herrietan euskarak bizi duen errealitate eta sentsibilitate desberdinak jaso, lehentasunak ezarri, eta hurrengo bost urteetarako proposamenak landuko dira.

  • Urriak 3, 18:00‐20:30, Enkarterriko Mankomunitatea
  • Urriak 24, 18:00‐20:30, Enkarterriko Mankomunitatea
  • Azaroak 7, 18:00‐20:30, Enkarterriko Mankomunitatea

Horrela bada, prozesuan parte hartzeko interesa izanez gero, nahikoa da 94 667 18 51 telefonora deitzea edo euskera@enkarterri.eus helbidera mezua bidaltzea.