Albisteak

 

Aurten ere, Praktikatu eta Bizi lelopean gurekin euskara praktikatzera eta euskaraz bizitzera gonbidatu nahi zaitugu. Astean behin tabernan gustura mintzatzeko elkartzen den herritar taldean edo urtean zehar antolatzen diren ekintzetan parte hartuz, euskaraz mintzatzeaz gain, abagune aparta izango duzu gustura egoteko eta aisialdiaz gozatzeko. Beraz, ez utzi gerorago eta eman izena berbalagunean ahalik eta lasterren.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu:
Telefonoa. 671 070 044
E-posta: enkarterri@aek.eus

Kartela (PDF 911KB)