Albisteak

 

Uztailaren 11n Isasi Hotelean egindako sari banaketarekin amaiera eman zaio Gordexolako saltokiak eta ostalaritza establezimenduak agerrarazteko Bizi Gordexola! kanpainari.

Hilabete batez argazkiak elkarrizketa gai izan dira, eta ez soilik Gordexolan. Guztiok gozatu dugu argazkiekin eta partaidetzak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, herritarrek 5500 bototik gora eman baituzte. Botorik gehien jaso duen argazkia Urkax saltokiari dagokiona izan da, eta herritar boto emaileen zozketako irabazlea Pedro Solaun izan da.

Gordexolako Udalak esker ona agertu nahi die parte hartu duten saltzaileei eta ostalariei, ekimenari egindako harreragatik eta agertutako ilusioagatik. Jakin dakizuenez, proiektu honek gure saltokiak eta ostalaritza establezimenduei balioa eman eta ikusgai egiteaz gain, sortutako harremana aprobetxatu nahi du, gure udalerriaren jarduera ekonomikoa suspertzea halburu izango duen etorkizuneko elkarte baten oinarriak finkatzeko.

Eskerrik asko Enkarturri proiektu honetan laguntzeagatik eta Isasi eta Komentu Maitea hotelei aurkezpen eta sari banaketa ekitaldien agertoki izateagatik.

Angelu Eguía, Gordexolako alkatea

Kartela ikusi (PDF 1,72MB)