Albisteak

 

Kanpaina honen helburu nagusia dugu euskaraz ikastearen alde onak azpimarratzea, umeak lehen aldiz eskolatzen direnean familiak daukan garrantzia nabarmenduta.

2017an jaiotako Gordexolako umeen familiek (2016an jaiotakoek ere oraindik eskolan hasi ez badira) IRRIA aldizkariaren ale berezi bat eta Haur jolasen abestiak biltzen dituen CDa jasoko dituzte.  Materiala Gordexolako Kultur Etxean eskuratu ahal izango dute urtarrilaren 24tik aurrera.

2019-2020 ikasturtean umeak lehen aldiz matrikulatzeko epea urtarrilaren 28an hasi eta otsailaren 8an amaituko da.