Albisteak

 
Eguraldi txarra egin arren eta partaide gutxi izan arren, Agate Deuna abesbatzak iaz baino diru gehiago biltzea lortu zuen, 2.351,09 €, hain zuzen ere. Bildutako dirua Gordexolako adinekoen egoitzak jasoko du. Eskerrik asko guztioi, abestera irten zinetenoi eta dirua eman zenutenoi. Datorren urtean herritar gehiagok parte hartzea espero dugu,  ohitura gal ez dadin.