Albisteak

 

Ez hartu arriskurik, saihestu iruzurrak.

Gero eta ohikoagoa da kontsumoarekin lotutako iruzurrei buruzko berriak entzutea.

Iruzurgileek adinekoengana jotzen dute ahulago edo kalteberagoak direlakoan, baina inor ez dago euren iruzurretatik salbu, klasikoenetik hasi eta sofistikatuena erabiliz beti daude gure dirua eskuratzeko pronto.

Iruzurrak edo arriskuak saihesteko gomendioak:
Edozein agiri sinatu edo telefonoz zerbait onartu aurretik:
-Eska ezazu idatziz produktu edo zerbitzuari buruzko informazio guztia. Gogoan izan hitzak haizeak eramaten dituela eta egin dizuten eskaintza zein aldez aurretiko informazioa lotesleak direla.
‐Ziurtatu dena behar bezala ulertu duzula eta har ezazu erabakia patxadaz. Ez zaitez erabaki bat hartzeko presiopean sentitu "aukera bakarra" edo "epe mugatua" bezalako leloak agertzen direlako. Zerbait ulertzen ez baduzu, ez esan denari baietz.

Gorde ezazu dokumentazio guztia (eskaintza, kontratua, publizitatea, fakturak…) froga gisa erabili ahal izango dituzu erreklamazio edo salaketa egitea erabakitzen baduzu.

Ez ezazu zure daturik eman telefonoz, posta elektroniko edo interneten bidez.

Ez eman inori zure txartelaren PIN zenbakia edo kontuen gako sekretuak, ezta banku edo kutxako langileei ere.

Ez zaitez fidatu etxean aldez aurretik jakinarazi gabe agertu eta zerbitzuen truke unean ordaintzeko eskatzen dizuten ustezko langile teknikoez. Konpainiek aldez aurretik jakinarazten dute berrikuspen edo lan zehatzik egin behar badute. Horrez gain, langile teknikoek identifikatuta egon behar dute eta ordainketa hurrengo fakturan egiten da.

Ez zaitez zozketa edo oparien kontuekin fidatu, batez ere horrelakoetan parte hartu izana gogoratzen ez baduzu.

Ez ezazu erositakoa aldez aurretik ordaindu eta are gutxiago bankuko transferentziaren bidez. Hobe duzu erositakoa jasotzean ordaintzea edo Paypal edo antzekoen bidez ordaintzeko bide seguruak erabiltzea.

Ez ezazu une bateko bidalketa-enpresetara jo, hala nola, Western Union, Money Gram… eragiketaren arrastorik ez uzteagatik maiz erabilita.

Ez ezazu ezagutzen ez dituzun heldideetatik jasotako mezu elektroniko susmagarririk zabaldu, ezabatu itzazu ahal bezain laster.

Ez eman fakturarik zure etxera doazen komertzialei. Fakturen bidez zure datuak ere eskuratu ditzakete eta.

Internet bidez erosi edo kontratatzen baduzu, ziurtatu ezazu webgune seguruetan (https://, giltzarrapoa edo giltza) eta askoz hobeto baldin eta "Online konfiantza" edo antzeko zigilurik baldin badu.