Albisteak

 
Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Abokatuen Elkargoarekin lankidetzan, 60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako doako oinarrizko orientazio juridikoko zerbitzua eskainiko du honako gaien inguruan:
• Testamentuak, herentziak eta ondorengotzak.
• Gizarte Segurantzako pentsioak, gizarte-prestazioak eta gizarte-zerbitzuak.
• Dibortzioak, hitzarmen arauemaileak eta bisita-erregimenak.
• Kontsumoa, banka eta aseguruak.
• Laguntza eta agiri judizialei buruzko informazioa, eta, behar izanez gero, doako justiziaren eskabidea.
• Auzokoekiko arazoak, jabetza horizontala.
• Ezgaitze judiziala eta tutoretza judiziala.
• Administrazioen aurrean egin beharreko beste izapide batzuk (izaera soziala ez dutenak).
Aurretiazko hitzordua: 94 406 90 00
Balmasedako bulegoa (Magdalena pasealekua 2) astearteetan 9:00etatik 11etara.

Argibide gehiago (PDF 76KB)