Albisteak

 
Pertsona eta familia askok bizi duten egoera latzaz ohartuta, Gordexolako Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzigoak Elikagaien Bankua zerbitzua abian jarri du eskatzen duten udalerriko pertsonei zuzendua.

Zerbitzua gizarte-langilearen bitartez eskatu behar da. Langilea asteazkenero etorri ohi da Gordexolara, baina aurretiaz hitzordua eskatu behar da 94 6799704 Udaleko telefono zenbakira deituta.