Albisteak

 

Udalekuak ekainaren 26an hasiko dira (astelehena).

ORDUTEGIA

Udalekuak 10:00etan hasiko dira. Badago aukera 9,30etik 10,00era ere udalekuetan parte hartzeko (jolasak) ume guztientzat.

UMEAK UZTEKO ETA HARTZEKO LEKUA

Umeak udal pilotalekuaren aurreko plazan utziko zaizkie begiraleei eta bertan hartuko dituzte gurasoek edo tutoreek (J.A. Garay).

ALERGIAK ETA INTOLERANTZIAK

Umeren baten alergiarik edo intolerantziarik badauka, gurasoe/tutoreek begiraleei jakinarazi beharko diete udalekuen lehenengo egunean.

EKARRI BEHARREKO MATERIALA

2013-2012 jaiotako umeek: Artilea, argazki bat, arrautz-ontzi bat

2011-2010: Artilea, argazki bat, egurrezko pertxa bat

2009: Artilea, kristalezko kontserbat pote bat, ertaina edo txikia, hutsik

2008-2007: Artilea, plastizkozko botila handi bat, kutxa laua

2006-2005: Egurrezko esekigailu 1, plastikozko botila haundi 1 , oihal txatalak eta botoiak

Edozein zalantza edo aholku izanez gero bidali mezua: euskarazerbitzua@gordexola.eus