Albisteak

 

2018-2019 ikasturtean umeak lehen aldiz matrikulatzeko epea urtarrilaren 29an hasi eta otsailaren 9an amaituko da.
2016an jaiotako Gordexolako umeen familiek EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ IKASI izeneko diptikoa, IRRIEN LAGUNAK klubaren IRRIA aldizkariaren ale berezi bat eta Haur jolasen abestiak biltzen dituen CDa jasoko dituzte.  Materiala Gordexolako Udaletxean eskuratu ahal izango dute urtarrilaren 25etik aurrera.

Kanpaina honen helburu nagusia dugu euskaraz ikastearen alde onak azpimarratzea, umeak lehen aldiz eskolatzen direnean familiak daukan garrantzia nabarmenduta.
Alkarbide Bilguneak Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak koordinatu du kanpaina eta 2-3 urteko seme-alabak dituzten 8.000 familia inguruk jasoko dute.