Albisteak

 
Balmasedako Ertzaintzak posta elektronikoz jakinarazi digu azken egunotan “besarkada solidarioa” izenez ezaguna den sistemaren bitartez hainbat lapurreta egiten ari direla. Delitu mota hori adineko pertsonei egiten diete, eta oro har, atzerriko ahoskeraz hitz egiten duten emakume gazteek egiten dituzte. Emakume horiek euren biktimei hurbiltzen zatzaizkie edozein aitzakia dela eta (sinadura bilketa, leku zehatz bati buruzko galderak, laguntza eskaerak edo sexuari loturikoak), eta ondoren kateak, erlojuak edo beste  ondasun batzuk kentzen dizkiete.