Albisteak

 
LASTERKETARI BURUZKO INFORMAZIOA ETA ORDUTEGIAK
 
EKAINAK 30, OSTEGUNA
Enduro World Championship GP Euskadi 2016 txapelketaren aurkezpena Uribitarteko nasan, Bilbon.
 
UZTAILAK 1, OSTIRALA
Egiaztapen administratiboak lasterketaren Bulego Nagusian egingo dira, Molinar plazan, Gordexolako elizaren ondoan.
 
Egiaztapen teknikoak Gordexolako Molinar plazan egingo dira.
 
SUPER TEST: 1.5 min, Gordexolako erdialdean, gaueko GORDEXOLA XTREME egiten den lekuan. Ibilbidea erabat laua den belar-zelai batean egingo da. Bertan oztopo artifizialak jarriko dira, horietako batzuk mitikoak dira, hala nola, irteerako piramidea edo gailurrean enborra duen 6 metroko piramidea, …
 
 
 
 
UZTAILAK 2, LARUNBATA ETA UZTAILAK 3, IGANDEA
 
Egun bietan ibilbidea 65 km-koa izango da. Gordexolako ENDURO TEST-ean hasiko da eta pilotuek 3 itzuli egin beharko dituzte egun bakoitzean. Itzuli bakoitzerako 2 ordu eta 30 minutu izango dituzte, eta 35 minutuko kontrol trinkotua. Ibilbidearen zatirik handiena bidexketatik eta pinudi inguruetatik egingo d,a eta honako bereziak tartekatuko dira: 
 
ENDURO TEST: 10 min, Gordexolan paddock-aren ondoan, irteeratik 200 metrora. Enduro tartea, irteera eta helmuga leku berean duena, pinudi baso batetik, bidezidor eta trialera geldoekin.
 
XTREME TEST: 3 min, Zalla erdigunean tren geltokiaren ondoan. Xtrem proba, belar-zelai batean, oztopo natural eta artifizialekin.
 
 
CROSS TEST: 10 min, Gueñesen, Orbijana auzoan, udaletxearen ondoan. Froga belar-hegalak dituen motocross zirkuitu zahar batean egingo da, eta kale zabalera handiko igoera eta hainbat jaitsiera izango ditu.
 
Halaber, ibilbideak baditu beste puntu interesgarri batzuk:
 
 
PONTON-URARTEKO TRIALERAK Gordexolan, irteeratik 22 minutura, 2 trialera elkarrekin. Lehenengoa laburragoa baina trinkoagoa da, pinu zaharren baso batetik igotzea. Bigarrena luzeagoa, jaitsiera gogorra bidexka batetik, pinuen artetik, ondoren harri soltea duen aldapa handia igo beharko dute. Linea elektrikoko trialera mitikoan amaituko da.
ERROTAIEGAKO TRIALERA Gordexolan, irteeratik 47 minutura, GORDEXOLA XTREMEko ezagunena. 10 m luzera duen harrizko harlauza batean hasiko da, bustita badago zailtasun handikoa. Ondoren igoera handia, 40 urte baino gehiago dituzten pinuen artetik, eta amaitzeko harriz eta sustraiz osatutako horma handia.
 
Lasterketa Gordexola, Zalla eta Gueñes udalerri mugakideetan egingo da. Errepide batek hiru udalerriak lotzen ditu (BI-3621) eta hiru probak urrunen dagoen puntutik 8 km-ra egingo dira. Ikusleak garraiatzeko Gordexolako sarreran aparkalekuak jarriko dira, Zallako erdigunean eta Gueñeseko erdigunean. Ikusleek aparkalekuetatik abiatuko diren bi autobusak erabili ahal izango dituzte, dohainik. Paddock-a,  lasterketa-bulegoa, parke itxia eta SUPER TESTa Gordexola erdigunean egongo dira.
Zalla eta Gueñes udalerrietan autokarabanetarako eta kanpin dendetarako kanpaleku eremuak egokituko dira, komunekin. Halaber, Sodupen autokarabanak aparkatzeko eremua izango da. Hori guztia ikusleek erabiltzeko eta gozatzeko.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
LASTERKETEN ORDUTEGIA
 
EKAINAK 30, OSTEGUNA
LASTERKETAREN AURKEZPENA BILBOKO URIBITARTEKO NASAN 12:30EAN
 
UZTAILAK 1, OSTIRALA
09:00etatik 11:00etara EGIAZTAPEN ADMINISTRATIBOAK
11:30etik 14:30era EGIAZTAPEN TEKNIKOAK
18:00etan SUPER TEST GORDEXOLAN
22:30ean KONTZERTUA GUEÑESEN
 
UZTAILAK 2, LARUNBATA
09:00etara – ENDURO TEST, 1. pilotuaren IRTEERA eta 1. itzulia GORDEXOLAN
10:25ean XTREME TEST, 1. pilotuaren IRTEERA, eta 1. itzulia ZALLAN
11:00etan CROSS TEST, 1. pilotuaren IRTEERA, eta 1. itzulia GUEÑESEN
11:30ean ENDURO TEST, 1. pilotuaren IRTEERA, 2. itzulia GORDEXOLAN
12:55ean XTREME TEST, 1. pilotuaren IRTEERA, 2. itzulia ZALLAN.
13:15ean CROSS TEST, 1. pilotuaren IRTEERA, 2. itzulia GUEÑESEN.
14:00etan ENDURO TEST, 1. pilotuaren IRTEERA, 3. itzulia GORDEXOLAN
15:25ean XTREME TEST, 1. Pilotuaren IRTEERA, 3. itzulia ZALLAN
15:45ean CROSS TEST, 1. pilotuaren IRTEERA, 3. itzulia GUEÑESEN.
17:30ean sari-banaketa GORDEXOLAN
19:00etan Deusto Moto Team, Erreskate motor elektrikoaren aurkezpena ZALLAN.
20:00etan Batucada ZALLAN.
 
UZTAILAK 3, IGANDEA
09:00etan ENDURO TEST, 1. pilotuaren IRTEERA eta 1. itzulia GORDEXOLAN
10:25ean XTREME TEST, 1. pilotuaren IRTEERA, eta 1. itzulia ZALLAN
11:00etan CROSS TEST, 1. pilotuaren IRTEERA, eta 1. itzulia GUEÑESEN
11:30ean ENDURO TEST, 1. pilotuaren IRTEERA, 2. itzulia GORDEXOLAN
12:55ean XTREME TEST, 1. pilotuaren IRTEERA, 2. itzulia ZALLAN.
13:15ean CROSS TEST, 1. pilotuaren IRTEERA, 2. itzulia GUEÑESEN.
14:00etan ENDURO TEST, 1. pilotuaren IRTEERA, 3. itzulia GORDEXOLAN
15:25ean XTREME TEST, 1. Pilotuaren IRTEERA, 3. Itzulia ZALLAN
15:45ean CROSS TEST, 1. Pilotuaren IRTEERA, 3. Itzulia GUEÑESEN.
17:30ean sari banaketa GORDEXOLAN
17:45ean GP EUSKADI 2016 ZOZKETAREN sari-banaketa
- TM RACING 250 CC 2T
- 2 sarrera MOTO GP SAN MARINO
- MOUNTAIN BIKE, 1200 €ko balioa duena.
Ordutegi hauek aldaketak jasan ditzakete.