Albisteak

 

Sopuertako San Viator eleizbarrutiko ikastetxeak eta Enkarterriko Mankomunitateak antolatuta, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Enkarturrek, SPRIk, ADR Enkarterrialdek eta Enkarterri Groupek babestuta ospatu zen martxoaren 15ean ‘Enkarterri hoberantz’ sari-banaketa ekitaldia. Loizaga dorrean izan zen hitzordua eta Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Ahaldunak eta Angel Mari Unzueta bikario nagusiak parte hartu zuten, besteak beste. 
 
 Gordexolako ‘Vibacar’ enpresak jaso du aurtengo ‘Enkarterri Hoberantz’ saria. Sari honen bitartez, ahaleginak batu nahi dira Enkarterrien alde, “enpresek eskualde horren garapenean egiten duten lan garrantzitsua aitortuz eta enpleguak sortzeko, kalitatearen alde egiteko, berrikuntza teknologikoan aurrera egiteko eta etengabeko prestakuntzaren aldeko konpromisoa eta ahaleina sarituz”.
 
Gordexolako Vibacar enpresa osoko konponbideak eskaintzen ditu logistikarako, mantentze ekipoen salmenta eta alokairua, eta biltegi eta horniketa-kateen kudeaketa-egitasmoak jartzea, punta-puntako makinaria eta teknologiak erabiliz.
Igor Yebraren dantza erakustaldiak ekitaldiari amaiera eman zion.

.