Albisteak

 
San Kosme eta San Damian txosnen batzordeak egindako proposamenari erantzunez, hamabi lagun-taldek Siriako errefuxiatuekiko elkartasuna agertu nahi izan dute. Horretara, Udalak txosnak eraikitzeko ematen duen laguntzari uko egin diote (guztira 720 €) eta Gordexolako udalari eskatu diote kopuru hori Gurutze Gorriari eman diezaion, horrek Siriako errefuxiatuei laguntzeko programetan erabili dezan.