Elkarteak

 

Gordexolako Eman! Euskal Pilota Kirol Elkartea 

JATORRIA ETA HISTORIA

2009ko ekainaren 30ean sartu zen elkartea, kirol honen jarraitzaile sutsu batzuen ekimenari esker eta baita Gordexolako pilota eskolako pilotarien gurasoen laguntzari esker.

HELBURUAK ETA FILOSOFIA

Euskal Pilota oinarri hartuta, bizitzeko era osasuntsua eta kirolaren bidezko hezkuntza adin guztietako jendearen artean bultzatzea da elkartearen asmoetako bat.

Gainera, antolatutako ekintza desberdinen bidez kirol honen izatea eta izpiritua adin guztietako jendeari helaraztea da beste helburuetako bat.

JARDUERAK ETA ZERBITZUAK

  • Pilota eskola (Astelehenak eta asteazkenak, 16:45etatik 19:30etara).
  • Eskola kirolean parte hartzea.
  • Esku pilotan aritzeko material salmenta.
  • Topaketak, solasaldiak.
  • Federazioko fitxen kudeaketa.

DIRU ITURRIAK

Finantzaketa bide hauetatik lortzen da:

  • Bazkideen ekarpenak urteroko kuota moduan.
  • Gordexolako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dituen diru-laguntzak.
  • Beste laguntza batzuk.

KIDEAK ETA PARTE HARTZEKO MODUA

Kluba 40 bazkide inguruk osatzen dute.

Gaur egun eskola arteko txapelketa batean parte hartzen du bakarrik.