Elkarteak

 
  • Helbidea: Ligorria kafetegia, Molinar plaza, 3  
  • Jarduera: Kirol elkarteak
  • Telefonoa: 94 679 93 53 
  • Faxa:  
  • Harremanetarako: castresanagarcia@euskalnet.net  
  • Webgunea:  

LIGORRIA PEÑA GORDEXOLA DEL ATHLETIC CLUB 

Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroaren 1. atalean inskribatua AS/B07533/1998 zk.

JATORRIA ETA HISTORIA

1998an, Athletic-en mendeurrena ospatu zen urtean, Bilboko Etxebarria zelaietan Peñen kongresua ospatu zen. Zale guztiei irekitako egitarau zabala izan zuen. “Txele’s” eta “El Rubi” bertan egon ziren eta ekintza horietako batzuetan parte hartu zuten. Han bizitakoarekin liluratuta lagun talde osoa konbentzitu eta mobilizatu zuten Peña sortzeko.

Hortik aurrera elkartea eratzeko beharrezkoak ziren urratsak eman zituzten. Elkartea 1989ko ekainaren 26an eratu zen.


HELBURUAK ETA FILOSOFIA

:: Gordexolan, batez ere umeen eta gazteen artean, “Gure Estiloa”ren, hots, futbola ulertzeko Athletic Club-ak duen modu bereziaren berri ematea, euskal jokalariz osatuta egonik elitean lehiatzeko gai den taldearen berri ematea, alegia.
:: Gure neska-mutilek kirolarekiko konpromisoa izatea bilatzen dugu, bizimodu osasuntsua izaten lagunduko baitie.


JARDUERA ETA ZERBITZU MOTAK

Udalerriari begira:

:: Athletic-i jarraitzeko irteerak, Athletic-eko Peñen Elkartearen egitarauaren barruan.
:: Gabonetako Umeen Futbol Txapelketa.
:: Intereseko zenbait kirol gairi buruzko hitzaldiak: oinarrizko futbola, Athleticen filosofia, Euskadiko kirol selekzioak...
:: Irteerak, San Mamesera eta Lezamako kirol instalazioetara.
:: Kultur txangoak.
 
Kanpora begira:
 
:: Athletic Clubeko Peñen Elkarteko kidea.
:: Athletic Clubeko Peñen Nazioarteko Federazioko kidea.
:: 1998tik aurrera ospatutako Peñen Biltzarretan parte hartu du.


FINANTZATZEKO MODUA

Peña finantzatzeko modua honakoa da:

:: Kideen kuota.
:: Kirol arropak saltzea.
:: Beste gai esklusibo batzuen salmenta: pinak, giltzatakoak, tapaukak, eta abar.
:: Zozketak eta loteriak.
:: Merkataritza-etxeen ekintza berezietarako babesa.
:: Gordexolako Udalaren diru-laguntza.


KIDEAK ETA PARTE HARTZEKO MODUA

Bazkideak:
 
2008ko martxoaren 31n 253 bazkide daude, horietatik 206 helduak eta 47 umeak dira. Jarduerak Zuzendaritza Taldeak antolatzen ditu. Zuzendaritzako kideak honakoak dira: Jesús Taramona (presidentea), Pello Castresana (idazkaria), Guadalupe Taramona (diruzaina), Txele´s Ibarra, José Alberto Arostegui eta Javier Del Valle. Antolaketabeharrizanen arabera 20 laguntzaile finko izatera iristen da.

Harremanetarako pertsonak: Jesús Taramona Campo eta Pello Castresana García