Elkarteak

 
  • Helbidea: Zalduko Eskola, Llano de Zaldu 2, 48194 Zaldu 
  • Jarduera: Kultur elkarteak
  • Telefonoa: 666731692 
  • Faxa:  
  • Harremanetarako: zaldukoeskola@gmail.com 
  • Webgunea:  

ZALDUKO ESKOLAREN LAGUNAK KULTUR ELKARTEA 

JATORRIA ETA HISTORIA

ZELKE Zalduko eskola zaharberitu eta gero, udal ekimenez sortutako elkartea da, eskolako erabilera sustatzeko eta kudeatzeko asmoz. 2008ko ekainean hasi ginen auzokideak asmo horren inguruan lanean, eta uztailean sortu zen elkartea.





HELBURUAK ETA FILOSOFIA

Eskola auzokideen bilgune bilakatzea du helburu nagusia Zalduko elkarte honek, gure ingurua eta jendea hobeto ezagutu eta ezagutzera eman kultur ekintzak antolatuz eta auzokideen eta bazkideen partehartzea bultzatuz.


JARDUERA ETA ZERBITZU MOTAK

Mota askotako ekintzak antolatzen ditugu eskolan: ikastaroak, erakusketak, hitzaldiak, proiekzioak, otorduak, eta abar. Gure auzoa ezagutzen, zaintzen, berreskuratzen eta hobetzen saiatzen gara, eta xede horretara zuzendutako irteerak eta ekintzak egin ohi ditugu. Eskola elkargune bezala erabiltzen dugu.


FINANTZAKETA MODUA

Jarduerak egiteko diru-iturriak honakoak dira: Udalaren diru-laguntza, bazkideek kuoten bidez egiten dituzten ekarpenak, eta ekintza jakin batzuetan parte-hartzen dutenen ordainketak.


PARTAIDE KOPURUA ETA OHIKO PARTAIDETZA

Gaur egun 60 bazkide gara, baina ekintzen arabera parte-hartzaileen kopuruak gorabeherak izaten ditu.