Atsedenlekuak

BERBIKEZ

Berbikez

Berbikezko atsedenlekua Gordexola eta Zalla lotzen dituen errepidearen gainean dago, Berbikezko San Joan baselizaren ondoan. 13 mahai, 4 erretoki, paperontziak eta aparkalekua ditu. Badirudi atsedenlekua mendi hegaletik behera hedatu nahi dela, baina pinadi gazte batek Berbikez babestu eta alderik beherenean gunea mugatzen du.
Zuhaitz hostoerorkor handien (astigarrak, haritzak eta zumeak) gerizpeaz gozatzea atsegina izan ohi da.

Aparkalekuaren ondoan, baselizarantz goazela, zenbait jesarleku dago platanondo handi batzuen gerizpetan. Bidaiariak ibilaldiaren ondoren gustura jesartzen dira bertan paisaiari begiratzen dioten bitartean. Eremu laua eta eguzkitsua da.

SANTIAGUITO

Santiaguito

Santiaguito asialdirako gunea, Iratzagorrian dago, Errotaiega auzoan (Allende eta Urdanegi jauregiaren artean). Izena ondoan dagoen Santiago Bartzena ermitatik hartu du.

  • Enkartur
  • Bizkaia Turismoa
  • Euskadi Turismoa