DASTATU GURE PLATER BEREZIENAK
Gordexolako gastronimia ugaria eta anitza da; artisau-produkturik aipagarrienak, txorizoak, odolosteak, txakolina, ogia, piperrak okelaz beteak eta intxaursaltsa dira.
INTXAURSALTSA
Intxaurrez, azukrez eta esnez egindako azkenburukoa.
OGIA
Ogi-industria 1630era aldera hasi zen Gordexola haranean. Gordexolako ogiak XVII. mendearen amaieran ospe handia bereganatu zuen, kalitate eta zapore berezia zuelako, eta horrela Bizkaiko ogorik gozoena izatea lortu zuen. Gaur egun ere, ospetsua da bere zaporeagatik, eta belaunaldiz belaunaldi jasotako egiteko modu bikainagatik.
Hnos. El Valle ...... El Ponton-Urarte kalzada
946 798 054
Hijos de L. Lafragua ....... Zubiete auzoa, 70
946 798 042
ODOLOSTEAK ETA TXORIZOAK
Gordexolako txorizoek eta odolosteek ospe handia dute, txerriak ardura handiz hazten dituzte eta.
Albitxu: Albitxu, 4
946 399 041
TXAKOLI
Euskal Herriko berezko edaria da. Ardo berezia da, izan ere, bertoko klima dela-eta, mahatsak ez du behar den heldutasuna lortzen, eta ez du bederatzi gradutik gorako alkohol tasarik izaten. Txakolinaren zuku arinak garraztasun atsegina du, freskoa da eta fruta zaporea du. Oso egokia da indaba lapikoko gozoarekin batera edateko. Gaur egun, berriz ere goraka hasi da, eta haranean gero eta mahasti eta txakolin-ekoizle gehiago daude.
PIPER BETE BETEAK
San Kosme eta San Damian jaieguneko (irailak 27) ohitura da piperrak okelaz beteak jatea.