Ibilbideak

 

GORDEXOLAKO ONDAREA

Jose landetxea

Artziniegarekin mugakidea den Iratzagorria auzotik abiatuko gara eta Sortzez Garbiaren ermita, Artekona Jauregia, eta Doneztebe eliza ikusiko ditugu. Gordexolarantz jarraituko dugu Allenderaino, bertan Allende-Salazar Jauregia dago. Errotaiegatik jarraitzen badugu, Urdanegi Jauregia eta Santiago ermita ikusiko ditugu. Bide beretik errepide nagusira itzuliko gara. Ponton- Urarte auzoan Ibarguen Dorrea, haraneko ondare interesgarrienetako bat, eta Hurtado De Ibarguen Jauregia daude. Galtzadatik Sandamendiraino iritsiko gara; bertan Gordogana Jauregia aurkituko dugu eta goiko aldean Santa Isabel Komentua eta Done Jurgi Eta San Andres ermita ikusiko ditugu.

Mapa

Errepidetik goazela, albo bietan Gordexolan hain ugariak diren landetxeak ikusiko ditugu; horien artean nabarmenenak Jose Landetxea, Aretxabaleta Landetxea, Cuba Landetxea eta Bilbao Landetxea dira. Molinar plazara iristen garenean, XVI eta XVII. mendeko Molinar eliza, Carmen Landetxea (egungo udaletxea) eta Aresti Kondearen Jauregi-Etxeak eratutako multzo artistikoa ikusiko ditugu. Errepidetik jarraituta, Industria auzoan beste landetxe batzuk ikusiko ditugu, hala nola, Florita Landetxea eta Aspuru Landetxe Bikiak; une horretan atzerantz itzuliko gara eta zubia zeharkatuko dugu. Hiltegi zaharra atzean utzita, Oxirando Dorrea eta Jauregia aurkituko ditugu. Soduperantz doan galtzadatik jarraituko dugu, horren amaieran, Zubiete Dorrea eta Jauregia ikusiko ditugu. Bide horretatik aurrera eginez gero, Azkarai auzora iritsiko gara. Bertan, ibilbideari amaiera emateko Urtusaustegi Dorrea eta Zalduko Bariko San Nikolas Eliza bisitatuko ditugu.