Ibilbideak

 

13 km-ko ibilbidea. Zailtasun ertaina

Bikirrio

Industria auzoko hiltegi zaharretik abiatuko gara eta ibaiaren beste aldera igarotzeko zubia zeharkatuko dugu. Oxirando Dorretxe-Jauregiaren ondotik pasatuko gara; errekaren ondotik aurrera eginda, “Noke” iturria zegoen lekuraino iritsiko gara. Bertan dagoen bidea hartuko dugu gaur egun hutsik dagoen Agirre baserrira heldu arte. Bidean aurrera egingo dugu Santxoierto baserrien hondarretaraino. Aurrera jarraituko dugu eta Eskuza baserriaren hondarren ondora helduko gara. Pinudien artean aldapa arin bat igo ostean, Bikirrio mendiaren hegalera helduko gara.

Mapa

Bikirrio (646,7 m.) eta Piedra Hincadara (659,6 m.) mendi tontorretara iristean, pistatik jaisten hasiko gara. Lagitxeta iturritik igaroko gara erdiko izkinaraino. Hortik abiatuta “El Hoyo” deritzon ingurura iritsiko gara.

Hariztia zeharkatzen duen bidexkatik behera eginez ibaira helduko gara. Ibarrako pasabidetik ibaia zeharkatuko dugu. Auzo horretako galtzadatik Molinar plazara, hots, martxaren helmugara, iritsiko gara.