Ibilbideak

 

15 Ibilbidea, 7 km. Zailtasun ertaina

Mapa

Industria auzoko hiltegi zaharretik abiatuko gara, errepidea zeharkatuko dugu eta Aldeko Gainera igoko gara. Etxebarria baserritik pasatu ondoren, Berbikezko aisialdirako gunera iritsiko gara. Errepidetik 500 m. egin ondoren, Ilso mendiko pista hartuko dugu Tejera bidegurutzeraino; aurrez aurre dagoen pistatik, Gordexolatik Zallarako bide zaharretik, jarraituko dugu, Villamonte zelaietara iritsi arte.


Gure ezkerretara dagoen pistatik jarraituko dugu Kastañazarreraino(gaztainondo zaharren enborrak), aldapa arin bat igo ostean, La Lagunaraino (basozainaren aterpea) iritsiko gara. Gorako bidean Ilso edota Eguen (568 m.) eta Karobo edo Alisas (564 m.) gailurretara iritsiko gara. Bidezidor batetik jaitsiko gara eta gero pista batetik jarraituko dugu Bortazar parean pista nagusira irten arte. Metro batzuk jaitsi ondoren, gure eskuineko aldean dagoen beste pista bat hartuko dugu Zabalburuko baserrietara iritsi arte. Beherako bidean Uria auzora helduko gara. Bertan Elgoibar Estratatik abiatuko gara, eta ondoren Ligorria Estratatik, Molinar Plazara iritsi arte.