Ibilbideak

 

1. IBILBIDEA, (18 km.)

BTT

Molinar plazatik irtengo gara, Ibarrako La Llana urbanizazioa zeharkatu eta Ibarra auzoraino iritsiko gara. Galtzadan barrena jarraituko dugu Herrerias ibaiaren alboan zehar Pontóneraino. Bertan asfaltoa utziko dugu eta Idubaltzara daraman baso-pistan barrena ibiliko gara. El Oro eta Lagitxeta iturrien albotik pasatuko gara eta Idubaltzan eskuineko pistari ekingo diogu. Santurtzitik jarraituko dugu Iratzagorriara jaitsi arte. Errepide nagusitik gure abiapuntura itzuliko gara.

2. IBILBIDEA, (21 km.)

mapa

Plazatik abiatuta galtzadatik Pontoneraino joango gara. Errepidera aterako gara Allendera iritsi arte, Ugarte, Errotaiega eta Santiago ermitatik aurrera egingo dugu. Urdanegi jauregitik pasatuko gara eta Ayega ibaiaren paretik jarraituko dugu, hura zeharkatuko duen hormigoizko pasagune bateraino, eta igotzeari ekingo diogu; ondoren, Errioiara igotzen den ezkerreko pista hartuko dugu. Gailurrera iritsi gabe, pista nagusitik jaitsiko gara Errigadas bidegurutzeraino, eta pedalei eraginda Ilsoko hegazkinen pistaraino iritsiko gara.

Puntu horretatik Txabarriraino jaitsiko gara eta Aranguren San Kosme gainarekin lotuko duen errepidean barrena jarraituko dugu; errepidetik Gordexolarantz jaisten bagara, Etxebarria bidean sartuko gara eta horrek Molinar plazako azoka esparrura eramango gaitu.

Bi ibilbide hauek 35 km-ko ibilbide bakarrean egin ditzakegu, horretarako, Allende eta Pontón-Urarte lotuko dituen errepide tartea baino ez dugu ezabatu behar.