Jaiak eta bestelako ospakizunak

GORDEXOLAKO JAIAK

San Kosme txozna

Apiriletik abendura bitartean Gordexolako auzoetan hainbat jai eta erromeria ospatzen dira.

Horietatik guztietatik harrigarriena irailaren 26an ospatu ohi den San Kosme eta San Damian jaieguneko erromeria da. Gordexolarrek txosnak eraikitzen dituzte eta epaimahai batek txosnak epaitzen eta horietako batzuk saritzen ditu. Erromeria Berbikezko San Joan atsedenlekuan egiten da, inguru ezin ederrago batean, eta jai giro atsegina egoten da.

SAN ANDRES AZOKA

Azoka

San Andres Azoka ospatzeko ohitura 1709an hasi zen. Antzina azokak abenduaren 30etik 8ra bitartean irauten zuen.

1741ean azokara sartzen zen abelburu bakoitzeko erreal bateko zerga ezarri zuten, eta ez zituzten Bizkaiko eta Aiarako abereak onartu. Urte hartan Gaztelako, Kantabriako eta Mena haraneko abeltzainek baino ez zuten parte hartu.

Gaur egun, azokak egun bakarra irauten du, eta San Andres egunean bertan, edo bestela abenduko lehenengo igandean ospatzen da. Enkarterriko produktuak eta abereak egon ohi dira ikusgai. Inguruko abere azokarik garrantzitsuenetakoa da.

Astoak Babarrunak Txahalak

GORDEXOLA HARANEKO IPUIN LEHIAKETA

Urtero Gordexola haraneko ipuin lehiaketa ospatzen da; 1999.urtetik egiten da.

Ipuin lehiaketa abenduan izaten da eta kategoria bakoitzeko lehiakideek sari bikainak jasotzen

Liburu azala 1 Liburu azala 2 Liburu azala  3
  • Enkartur
  • Bizkaia Turismoa
  • Euskadi Turismoa
  • Garraioak