Bilakaera historiko eta ekonomiko sakonaren ondorioz, Gordexolan XVI, XVII eta XVIII. mendeko hainbat baserri dago.
Baserrien ezaugarriak aroen arabera:
XVI. mendea:
- Harrizko baserrriak. Itxura hermetikoa dute, harrizko hormak dituzte eta ate bi, bata gizakientzat eta bestea abereentzat.
- Egurrezko baserriak, hauskorrak. Beheko solairuan harrizko hormak dituzte eta goiko solairuetako aurrealdea oholezkoa da.
- Baserri mistoak, nagusiki harrizkoak dira, baina erdialdean oholezko panelak dituzte.
XVII. mendea:
- Baserrien beheko solairuko habeak egurrezkoak eta harrizkoak dira. Beheko solairuko hormak harlangaitzekoak izan ohi dira.
XVIII. mendea:
- Prisma itxurako baserriak dira, zurrunak eta estereotipo baten arabera egindakoak; beheko solairuan uretatatik babesteko artepea dute. Horren adibide Presa auzoko Zubiete-Oribai baserria dugu.