Ondare historikoa

 
Herrerías Ibaia

Gordexolako haranean olek garrantzi handia izan dute, izan ere, XX. mendearen erdialdea arte martxan egon dira eta gordexolar askok hortik atera izan dute bizimodua.

Herrerias ibaiaren ertzetan bi errota eta 9 ola egon ziren 9 km.-ko ibilibidean. Kopuru hori nahikoa handia da beste herri batzuen aldean.

Hasiera batean ibaiaren izena “Ibalzibar” zen, baina olen inguruan jarduera handia zegoenez, “Herrerias” izena hartu zuen.

Haraneko biztanleek ibaiaren ur-jauzi naturalak ederto aprobetxatu dituzte, bertan presak eta ubideak eginez.

Ola

Bestalde, haranetik hurbil Enkarterriko meatzeak, kalitaterik hobereneko mineralak zituztenak, eta baso ugari zeuden.

Olak aitoren semeenak izan ohi ziren, hori dela eta, udalerriko ola guztiak dorretxeen ondoan daude.

Oraindik ere, badaude presa, ubide eta abarren hondarrak; horien artean, aipatzekoak dira Artekona, Zubiete-Oribai, Azkarai, Ugalde eta Solagurenekoak.

Olen ondoan errotak egon ohi ziren. Ibarra eta Mazukera auzoetakoak egoera onean gorde dira gaur egun arte.