Ondare historikoa

 

Gordexola haraneko katalogoa zabala da, Bizkaiko udalerriek izan dezaketenen artean aberatsenetarikoa, izan ere, oraindik zutik diraute lau eliz-parrokiek, emakumeen komentu batek, santutegi batek eta lau baselizek, gaur egun ere erabiltzen direnak.

ELIZAK

Molinarko San Joan eliza Molinar auzoan dago. Multzo oso aipagarria da eta, horrenbestez, Bizkaiko Monumentutzat hartzen da. .

Funtsean lan errenazentista da, oso bizitza luzekoa. XVI. mendekoa da, 1515ean hasitakoa. Ganga konplexuz estalitako nabe bakarra du. Gorputz horri beste espazio batzuk erantsi zitzaizkion, Erregeen kapera (1555), koru eta kanpandorre klasizistak (XVII. mendearen hasieran), La Dolorosa kapera eta portiko barrokoak (1713-1719) eta sakristia neoklasikoa.

Molinarko San Joan eliza

Altzariei dagokienez, aipatu beharrekoa da bertako erretaula nagusia; estilo soileko barrokoko lana da, 1655-1657 urteetan Antonio de Alloitiz arkitekto eta eskultore forutarrak egindako obra gogor barrokoa Bizkaiko erretaularik handienetako bat da. Hiru kale eta lau kale artetan banatuta dago. Bertan aingeruen zenbait imajina, San Joanen bizitzaren eszenak eta lau ebanjelarien imajinak daude. XIV. mendearen bigarren erdialdeko Isasiko Andre Mariaren imajina gotikoa ere nabarmentzeko modukoa da. Erretaula horretaz gain, garrantzia handiko beste lau erretaula aipatu behar ditugu. Dolorosaren erretaula, Bihotz Sakratuaren erretaula, Loretoko Andre Mariaren erretaula, eta azkenik, San Antonioren erretaula.

Berbikezko San Joan eliza

Berbikezko San Joan eliza edo “San Kosme eta San Damian Santutegia”, Bizkaiko eliza zaharrenetariko bat da. Islo mendiaren magalean dago, Gordexola eta Zalla udalerrien artean. Gaur egun paraje zabala da eta atsedenlekua izateko egokituta dago. Oinplonoa angeluzuzena da, eta gurutze-ganga du; bao ugariek argiztapen naturala eskaintzen dute. Zorua hiru mailatan dago eta basa errezko lauzek eta zurak estaltzen dute. Oraindik XVI. mendeko pulpitua eta bataiarria gordetzen ditu.


Iratzagorriako San Esteban eliza

Iratzagorriako San Esteban eliza Iratzagorria auzoan dago; XVI. mendearen hasierakoa bada ere, XVII. mendean barrualdea berriztu zuten. Hiru erretaula ditu, guztiak barrokoak, baina nagusia beste sasoi batekoa da. Erretaulak elizaren ia buruhorma osoa hartzen du; 1680 urte inguruko altzaria da eta bertan zenbait imajina ageri dira: San Esteban, Sortzez Garbia, San Jose eta umea, Kalbarioa eta bi aingeru, Gabriel eta Rafael.



Zaldun Bariko San Nikolas eliza

Zaldun Bariko San Nikolas eliza dago, XVI. mendearen hasieran eraikitako tenplu zaharra da. Barrualdea eta estaldura 1699an berriztatu zituzten. Erretaula nagusia nahikoa pintoreskoa da. Elizan, koruan eta sakristian barreiatua zenbait imajina daude. Nabarmentzeko modukoa da Sortzez Garbiaren iruditxo polit bat, konposizio ederrekoa. Andre Maria berriz, pieza gotiko interesgarria da, Bizkaiko elizetan askotan gordetzen direnetako bat; XIV. mendearen amaierako figura da.

Sandamendiko Santa Isabel komentua

Sandamendiko Santa Isabel komentua. Haranean zenbait mendez egon ondoren moja frantziskotarrek Sandamendiko komentua utzi zuten eta eliza jendeari ireki zitzaion. XVII. mendeko komentu frantziskotar guztiak bezalaxe estilo soila du eta gehienbat funtzionaltasuna bilatzen du. Kokapen pribilegiatua du, izan ere, muino txiki batean dago, eta bertatik harana, El Ponton auzoko labore lurrak eta Molinar auzoko eraikin mordoa ikusten dira. Elizan bost erretaula daude.


Isasiko Andre Mari Santutegia

Gordexolako baseliza berezienen artean Isasiko Andre Mari Santutegia dago, XIII. mendekoa da hurrean. Oinplano angeluzuzena du eta aurrean korua eta arkupea ditu. Erdi-puntuko arkuak presbiterioa eta nabe bakarra banatzen ditu. Hormak harrizkoak dira, eta harlandua agerian du. Aipamen berezia merezi dute elizako hormaren luzerako eserlekuak eta pulpitu ederrak. Isasiko Ama Gordexola Haraneko zaindaria da eta herriak bereziki gurtzen du; bere omenezko jaieguna uztailaren lehenengo igandean ospatzen da.

BASELIZAK

Monumentu erlijiosokoen katalogo aberatsari lau baseliza gaineratu behar dizkiogu; jarraian horien inguruko iruzkin deskriptibo laburra egingo dugu.

Errotaiegako Done Jakue baselizak

Zaharrena Deun Agate baseliza da. Bidetik nahiko urrun dago, Zaldu inguruan, Araba eskualdearekiko mugan dagoen baso batean.

Artekonako Andre Mari Sortzez Garbiaren baseliza XVII. mendekoa omen da. Interesik handiena bere ganga-sistemak du. Hitz batean, baseliza proportzionatua eta polita da.

Sandamendiko Done Jurgi eta San Andres baseliza komentuaren aurrean dago eta XVII. mendean eraiki zen.

Errotaiegako Done Jakue baselizak eraberritzeak izan ditu, baina jatorriz badirudi baseliza barrokoa dela; data ez da zehatza, baina litekeena da XVII. mendekoa izatea, izan ere, horixe da udalerriko arkitetura erlijiosoari dagokionez menderik oparoena.