Datu soziolinguistikoak

Hizkuntza-gaitasunaren bilakaera

1991tik 2006ra bitartean euskara dakitenen kopurua nabarmen hazi da. Hazkunde hori irakaskuntzaren eta helduen euskalduntzearen bidetik etorri da, hortaz, gure udalerriko euskaldun kopururik handiena ume eta gazte taldeetan dago.

Hizkuntza-gaitasuna
HIZKUNTZA-GAITASUNA (%) 1981 1986 1991 1996 2001 2006
Euskaldunak 1,18 2,50 5,52 9,92 16,77 22,81
Ia euskaldunak 6,50 10,80 16,89 13,70 21,34 22,75
Erdaldunak 92,32 86,70 77,59 76,38 61,89 54,44
Hizkuntza-gaitasuna (PDF 147KB)

 

Ama-hizkuntzaren bilakaera

Ama hizkuntza euskara edo euskara eta gaztelania dutenen kopurua hazi bada ere, hazkunde hori motela izan da.

Euskara bikote eta familia sortu berrien harreman hizkuntza izatea garrantzitsua da, horrek zuzenean eragingo baitu jaioko diren haurren ama-hizkuntza erabakitzerakoan.

Ama-hizkuntza
AMA-HIZKUNTZA (%) 1986 1991 1996 2001 2006
Euskara 1,19 0,85 1,03 2,38 4,04
Euskara eta gaztelania 0,12 0,13 0,62 1,45 2,32
Gaztelania 97,63 98,76 98,27 95,64 91,84
Beste bat 1,06 0,26 0,08 0,53 1,80
Ama-Hizkuntza (PDF 146KB)

 

Etxeko hizkuntza erabileraren bilakaera

Azken 15 urteotan etxeko hizkuntza erabileran izandako aldaketa oso txikia izan da. Euskara irakaskuntzaren bidetik jasotako hizkuntza izatetik bikote edo familia sortu berrien harreman hizkuntza izaten denean, etxeko hizkuntza erabileraren bilakaera ere nabarmen aldatuko da. Hori dela, oso garrantzitsua da ume eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko ekimenak antolatzea.

Etxeko hizkuntza erabileraren bilakaera
ETXEKO-HIZKUNTZA (%) 1991 1996 2001 2006
Euskara 0,72 0,28 1,20 1,60
Biak 0,52 1,59 2,25 2,76
Besteren bat 0,06 0 0,33 0,92
Gaztelania 98,70 98,13 96,22 94,72
Etxean erabiltzen den hizkuntza (PDF 146KB)