Irakaskuntza

Gordexolako Eduardo Eskartzaga Haur eta Lehen Hezkuntzako Herri Ikastetxean 2 urtetik 12 urtera arteko umeek euskaraz ikasten dute.

D BITAMINA. ABERASTU ZURE HEZIKETA!

2-3 urteko umeen gurasoei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina

Bitamina D

Ekimen honen helburua umeak eskolan lehen aldiz matrikulatu behar dituzuen gurasooi D ereduari buruzko informazioa ematea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea da.

D Eredua Aurrematrikula

NAHI DUDALAKO!

“Nahi Dudalako” Bizkaiko hainbat udalerriren ekimen bateratua da DBH euskaraz egin duzuen gazteok hortik aurrerako ikasketetan (batxilergoa, lanbide heziketa zein beste) ere euskararen bidea aukera dezazuen.

www.nahidudalako.comweb orrian behar duzuen informazio guztia aurkitzeaz gain, sari ederrak eskuratzeko aukera izango duzue.

Zergaitik

BERTSOLARITZA

2007-8 ikasturteaz geroztik, Gordexolako Eduardo Eskartzaga Herri Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleek Bertsolaritza egitasmoan parte hartzen dute. Ekimen horren xedea ikasleek euskararen erabilera normalizatuan parte hartzea da, modu motibagarri eta atseginean euskara bizia ikastea eta lantzea, eta bide batez euskal kultur ondarearen parte den bertsolaritza ezagutzea.

Bertsolaritzari buruz gehiago jakiteko:www.bertsozale.com