Familia

Gurasoentzako eskuliburua

AMA AITA, ESKOLAKO LANAK NEUK EGIN BEHAR DITUT!!!! (JPG 49KB)

Udaleko Euskara Zerbitzuak irakasle eta pedagogoekin elkarlanean esku artean duzuen liburuxka hau argitaratu du. Bertan, zuen seme-alabei eskolako lanetan nola lagundu azaltzen duen informazio praktikoa aurkituko duzue.

Gurasoentzako eskuliburua Gurasoentzako eskuliburua (PDF 1,32MB)

 

Esadazu euskaraz Esadazu euskaraz (JPG 146KB)

0-1 eta 1-6 urte bitarteko umeen gurasoei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina da.

Bertan gurasook hainbat aholku aurkituko dituzue, euskaraz jakin zein jakin ez, etorkizunean zuon seme-alabak euskaldunak izan daitezen.

- Euskaraz ez badakizue, maila ona lortzeko sasoiz zabiltzate (JPG 481KB)

- Bietako batek badaki, euskaraz dakienaren eginkizuna ezinbestekoa izango da (JPG 402KB)

- Euskaldunak bazarete, euskaraz berba egin, eskaini eta eskatu (JPG 511KB)

- Nolanahi ere, zeuon semea edota alaba euskarazko ereduetan matrikulatu.

UME ELEBIDUNEN GURASOENTZAKO ESKULIBURUA (PDF 624KB)

Ume elebidunak

Bigarren edo hirugarren hizkuntza ikasteak kalterik ekarriko dio lehen hizkuntzaren garapenari?

Gure alabak euskara eta gaztelania nahasten ditu. Zer egin dezaket?

Gure seme-alabak euskaraz ikasten du. Zailtasunik izango du etorkizunean gaztelania ikasteko?

Euskaraz ikasten ari zara eta oso ondo ez badakizu ere zure semearekin edo alabarekin euskaraz berba egin gura duzu?

Galdera guzti horien erantzunak Ume elebiduen gurasoentzako eskuliburuan (PDF 624KB) aurkituko dituzue.

KU-KU

KU-KU (PDF 876KB) haurrarekin hitz egiten hasteko liburua da.

Hasieran hiztegi labur bat dago eta bertan hainbat berba aurkituko dituzue: etxeko txikiek egiten dituzten ekintzak, umeekin erabiltzeko berbak, guztiok erabili ohi ditugun onomatopeiak, gorputz-atalak, animalien izenak.... Hitz solteez gain, hainbat esamolde ere jasotzen dira; esaterako, seme-alabei jaten ematekoak, lo eragitekoak edota bestelakoak.

Bigarren zatian, umeekin berba egiterakoan gaztelaniaren eraginez egiten ditugun akats ohikoenak agertzen dira. Hirugarrenean eta laugarrenean, berriz, zuen seme-alabekin gozatzeko jolasak eta abestiak aurkituko dituzue.

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Katalogoa

Katalogoren helburua euskaraz ekoizten den musika, informatika materiala, film, liburu, aldizkari, jostailu eta jokoak ezagutzera ematea da.

Euskaraz bizitzen laguntzeko asmoz egindako katalogoa da, euskaraz jolasteko, ikasteko, heziketarako eta gozatzeko lagungarri izango diren produktuen berri ematen duena.

www.katalogoa.org