Urban Planning Gordexola

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Gordexolako parke Bio-osasuntsuaren plan hau herritarren talde baten ekimenari esker sortu azen, Gordexolako erizainak herriko elkarteekin antolatutako hitzaldietan.  Urban Planning proba pilotuarekin batera sortu zenez,  parkeak nola geratuko liratekeen jendeari erakusten zuen aplikazio mugikorraren bidez pertsonei galdetzeak ahalbideratu zuen.

143 pertsona erantzun zuten  parte hartzeko ireki zen epean, nabarmentzeko kopurua emaitzak kontuan hartzeko. Jendearen gustua argi geratu da eta beraz, kontuan hartuko dira erabakiak hartzerakoan ohiko prozeduran udal Gobernu Batzordean 2014 amaitu baino lehen.

Jasotako emaitzak, bai aplikazioaren bidez, bai paperen bidez, honako hauek dira:

Urban Planning Gordexola BiscayTIK Fundazioaren ekimenari esker sortu zen. Bizkaiko Foru Aldundiko fundazio honek zazpigarren programa markoan finantzatutako Live+Gov Europako proiektuan parte hartzen du eta Gordexolako Udalaren laguntza izan du ekimen hau aurrera eramateko. Udalarentzat dohainik den lankidetza honen ondorioz Gordexola aitzindaria da mota honetako ekimenetan.

Urban Planning Gordexola esperientzia pilotua da. Martxan jarri da herritarrek eta tokiko administrazioak komunikatzeko bide berri bat eduki dezaten, eta horren bidez herritarrek parte har dezaten interesgarritzat jotzen dituzten udal plangintzan proba pilotuan. Sakelako telefonoaren bidez, nahi duenak bere lehentasunak eta iritziak konpartitu ditzake bere Udalarekin.  Gainera sakelako telefonoaren bidezko  parte hartze honek edozein lekutatik eta edozein momentutan egin ahal izatea errazten du. Kasu honetan gainera, errealitate areagotua eta kokapena bezalako berrikuntza teknologikoak eskaintzen dira planak errazago ulertu ahal izateko eta edozein pertsona ulertzeko moduan bistaratzeko. Udalatik e-Parte-hartze proba pilotu honetan laguntzea pozten gaitu. Proba honek udal arduradunek emaitzak azter ditzaten plataforma bat du. 

Proba honetan Gordexolako hainbat kokalekuetan parke bio-osasuntsuak jartzea proposatzen diete herritarrei, pertsonak instalazioen kokalekuen arabera gustukoenak aukera ditzaten eta botoa eman dezaten.

Aplikazioa jaitsi

Emaiguzu zure iritzia

  • Partaidetza

Ezagut ezazu europar egitasmoa!

  • Live+Gov